2013(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala


PERIMETROA


Poligono irregularren perimetroa: 

Poligono irregularren perimetroa kalkulatzeko , aldeen luzerak batu behar dira.

ADIBIDEA                                            
                

FORMULA: P=AB+BC+CD+DE+EA


2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea


BI ZIRKUNFERENTZIAREN KOKAPEN ERLATIBOAK

-Zirkunferentzia zentrokideak: ez dute puntu komunik; zentro bera dute, 0; eta erradio desberdina. Zentroen arteko distantzia, d, zero da.      

-Barruko zirkunferentzia ukitzaileak:  Puntu komun bat dute, eta zentro desberdinak. Zentroen arteko distantzia, d, erradioen kenduraren berdina da.




     

2013(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

                              

                                 KOKAPEN ERLATIBOAK


1. PUNTU BATEN ETA ZIRKUNFERENTZIA BATEN KOKAPEN ERLATIBOAK.

  • Zirkunferentziaren barruan: P barruko puntua da.
  • Zirkunferentziaren gainean: P zirkunferentziako puntua da.
  • Zirkunferentziatik kanpo: P kanpoko puntua da.
      
 2.ZUZEN BATEN ETA ZIRKUNFERENTZIA BATEN KOKAPEN ERLATIBOAK


  • Zirkunferentzia bi puntuta -A eta B- ebakitzen badu: s zuzena zirkunferentziaren ebakitzailea da.
  • Zuzena eta zirkunferentzia puntu komun bakar bat badute, P: s zuzena zirkunferentziaren ukitzailea da.
  • Zuzenak eta zirkunferentziak puntu komunik ez badute: s zuzena zirkunferentziatik kanpokoa da.

-S- zuzena zirkunferentziaren ukitzailea
 da P puntuan (ukitze-puntua).                                      
Gainera, egiazta daiteke P puntuko
ukitzailea erradioarekiko zuta dela.






2013(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

                                       

                                  ZIRKUNFERENTZIAK


Kurba itxi eta lau bat da, eta puntu guztiak zentro izeneko 0 puntutik distantzia berera daude.

                                         ZIRKUNFERENTZIAREN ELEMENTUAK


  • Zirkunferentziaren zentroa: Zirkunferentziaren puntu guztiak zentrotik distantzia berera daude.
  • Erradioa: Zentro eta zirkunferentziaren edozein puntu elkartzen dituen zuzenkia.
  • Korda: Zirkunferentziaren bi puntu lotzen dituen zuzenkia.
  • Diametroa: Zirkunferentziaren zentrotik igarotzen korda.
  • Arkua: Zirkunferentziaren bi punturen arteko zatia da.